Webgune berria

Adi korrikalariok!!

Webgune berria jarri dugu martxan. Informazio jasoagoa aurkituko duzu bertan. Hemen aurreko edizioetako argazkiek bakarrik jarraituko dute argitaraturik.


Eman begiratu bat!!:


https://lezojaizkibelml.wordpress.com/

ARGAZKIAK IV

Malda gogorrak eta erronka zailak dituzte gogoko gure korrikalariek. Baita gure argazkilariek ere, bistan denez. Suebakiko aldapan argazki kamara zuzen jartzea ez da lan makala gero!

- Suebakia - Iñigo Esnaola

- Suebakia - Unai de los Mozos

- Suebakia - Piztu Lezo (Aitzol Saizar)


Lezo piztea ere ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Horrelako laguntzaile taldearekin, ordea, leundu egiten dira maldak eta eginbeharrak.

ARGAZKIAK II

Korrikalarien artean bakarrik ez, argazkilarien artean ere debuta egin duen gazte bat izan dugu aurten: Gorka Izulain.

Hona hemen Frantseseneko anoa-postuaren inguruan egindako argazkiak:



Horrelako lan puska eginda, datorren urtean ere Gorka eta bere kamara gurean izatea espero dugu.

ARGAZKIAK I

 A ze lan puska egin zuten gure argazkilariek atzo, beste behin ere. Hemen dugu aurtengo lasterketaren lehen argazki bilduma:

- Herriko giroa - Peio Blanco

- Munttar - Ttantton Urruzola

- Azeritunbo - Mikel Mendibe

TOPAKETAKO ARGAZKIAK

Korrikalari mordoxka bat elkartu da herriko plazan berotualdi bat ematera. 

Eskerrik asko gerturatu zareten guztioi.

Kepa Garciaren argazkiak ikusgai. Gozatu.

 


 

ARGAZKIAK IV

Eguraldi kaxkarrari aurre eginez, Jaizkibelgo itsas aldeko magalean gora eta behera ibili zen Ttan Urruzola argazkilaria. Hemen dituzue laino, lohi eta xirimiri artean ateratako argazkiak. 

- Jaizkibelgo magala

ARGAZKIAK III

Unai de los Mozos lagunak suebakian jarri zuen bere lubakia. Bertatik, gure korrikalari guztiei disparatu zien, argazki kamararekin behintzat. Plazako eta Jaizkibel gaineko prestaketak ere bildu zituen ehiza trofeo gisa, boluntarioek lan egiten dutela ziurtatzen duen dokumentu sailkaezina osatuz.

- Plazako prestaketa

- Jaizkibel gaineko prestaketa

- Suebakia

ARGAZKIAK II

Ainara Beldarrain anoa-postua prestatzeaz arduratu zen, baina bide batez, sekulako argazki sorta osatu zuen korrikalariak esfortzu betean zihoazen bitartean.

- 3. km - Zaskungo langa

- 10. km - Azaritunbo

ARGAZKIAK I

Gure lagun Peio Blancok, irteeran eta helmugaratzean motorra bikain gidatzeaz gain, argazki batzuk ere atera zituen atzo. Mila esker artista!

Hona hemen aurtengo lasterketako lehen argazki bildumak:

- Plazako giroa, irteera aurretik

- Korrikalarien helmugaratzea